Albisteak
Pazko festak Aizarnan
— 2018-05-15Datorren larunbatean, maiatzak 19, Pazko festak ospatuko dituzte Aizarnan. Hemen egun osoko egitaraua:
11:00 – Artisau erakustazoka
12:00 – Txorimaloak Aizarnan
- Edonork har dezake parte. Goizeko 10:00etarako bakoitzak bere txorimaloa Aranburuko zelaietara eraman beharko du eta parte hartzaile guztien artean zozketak egingo dira.
14:30 – Txahal errea
16:00 – Ume jolasak
19:00 – Kantu poteoa
Oharra: Goizean zehar indusketen erakusketa egongo da Kultur Etxean
Joan den urteko Pazko festako argazkiak hemen ikusgai.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU