Albisteak

Pazko festa Aizarnan

Eguraldiak asko laguntzen ez bazuen ere Aizarnako Pazko Festak ez du inoiz kale egiten. Horko talo, txekor, sagardo eta mota guztietako artisau postuak. Haurrentzako puzgarriak, Santa Engraziako erlojuaren erakusketa eta txistulariak giroa alaitzen.

Hori goiz-eguerdi partekoa. Ez ahaztu, arratsaldean 16:00etan Paxkualin Aizarnako animazio taldearen haurrentzako emanaldia eta 17:30ean Goloka antzerki taldea izango direla.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide