Albisteak

Pazko Jaiak egingo dira Aizarnan maiatzaren 18an

Pazko Jaiak ospatuko dituzte maiatzaren 18an, larunbataz Aizarnan. Auzotarrek egitarau bikaina prestatu dute egun osorako, eta antolatzaileek baserritarrez janzteko deia egin diete herritarrei. Egun guztian zehar, Anbuko zelaian berrerabilitako materialekin auzotarrek egindako sorkuntzen erakusketa egongo da ikusgai.

2024ko Pazko Jaien egitaraua:

11:00: Artisau postuak plazan
11:30: Haurrentzako ekintzak
Eguerdian, trikitilariak giroa alaitzen
14:30:
Txekorra eta sagardoa txotxetik
18:00:
Jolasak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide