PILOTAKO KARTELERA ETA LEHENGO ASTEKO EMAITZAK

 

Aste honetan, partida bakarra izango dugu Kiroldegiko Frontoian eta Larunbatean goizeko 11tan jokatuko da, nagusiak 3.maila kategorian.

Gipuzkoako Pilota Federazioko binakako txapelketako azken fasera pasa dira Odriozola eta Salegi pilotariak  eta Final-Laurdenetan jokatuko dute Donostiako Alde Zaharreko pilotarien aurka. Partida garrantzitsua jokatuko dute, ze finalera iristen diren pilotariek zuzenean 2.mailara igoko lirakete.

Gipuzkoako Pilota Federazioko errendimendu mailako lehen fasea ere  amaitu zen  pasa den asteburuan eta aste honetan ez dute partidarik izango.Hurrengo astean jokatuko dituzte Final-hamaseirenak, 1.urteko infantilen mailako  herriko Aritz Alonso, Aiert Uria eta Julen Unanuek.

 

Asteburuko kartelera:

 

Jarraian, pasa den aste bukaeran  herriko pilotariek jokatu zituzten partiden emaitzak:

Igandean berriz Zamudion , Emakume Master Cupen , Naroa Agirrek 8-18 galdu zuen Gasteizko Leire Gararin aurka.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide