Albisteak

Pilotalekuak erabiltzeko aukera izango da gaurtik aurrera

Herriguneko zein auzoetako pilotaleku irekiak erabilgarri izango dira gaurtik aurrera. Erabiltzaileek distantzia eta osasun-neurriak bete beharko dituzte. Auzoetan, auzotarrek izango dute frontoiak erabiltzeko lehentasuna eta, oro har, Zestoako Pilota Elkarteko kideek ere lehentasuna izango dute.

Eusko Jaurlaritzak argitaraturiko hirugarren fasean bete beharreko baldintzek frontoiak irekitzea ahalbidetzen badute ere, haurrentzako aisialdi gune irekiak oraindik itxita jarraituko dute. Hori dela eta, herri eta auzoetako jolas-parkeak ezingo dira erabili.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide