Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren XVII. edizioko lehenengo faseko bertso saioa izango da datorren larunbatean Zestoako Gaztetxean. Txapelketa zazpi saiotan banatuko da eta guztira, 24 bertsolarik hartuko dute parte.
Larunbateko saioa iluntzeko 22:00etan hasiko da eta BeƱat Torres, Mikel Iturriotz, Iker Letamendia, Alexander Idoeta, Bittor Zubiagirre eta Peru Aiertza bertsolariak igoko dira oholtza gainera. Epaile lanak Zigor Leunda, Oihana Aranguren eta Aitor Salegik egingo dituzte.