Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datozen urteetan poltsa konpostagarriak banatuko dituzten saltokiak iragarri ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Zestoan, lau saltokitan banatuko dira. Herrigunean, Coviran, Miantxa eta Unide supermerkatuetan eta Arroabean, Ainhara ile-apaindegian.
Guztira, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan 14 establezimenduk jaso dute poltsak banatzeko diru-laguntza eta 2021eko uztailaren 1era arte esleitu zaie zerbitzua eskaintzeko aukera. Honen helburua, hondakin organikoen balorazioa, banaketa bereizia eta birziklapena sustatzea dira, baita herritar guztientzat hurbilagoak eta erabilerrazagoak diren entrega-guneak sortzea ere.