Albisteak

Poltsa konpostagarriak banatzeko aukera izango dute herriko establezimendu guztiek

Orain arte ez bezala, hemendik aurrera, herriko establezimendu guztiek izango dute poltsa konpostagarriak banatzeko aukera.
Poltsa konpostagarriak banatzeko eskaera egiteko deialdia zabaldu du Urola Erdiko Mankomunitateak. Orain arte, saltoki kopuru jakin batek banatu zitzakeen poltsak herri bakoitzean baina hemendik aurrera, nahi duten establezimendu guztiek banatu ahal izango dituzte poltsa konpostagarriak baldintzak, betez gero. Mankomunitateak azaldu du aldaketa horrekin eskaintza “zabalagoa” izango dela eta sortzaile handiek “erraztasun gehiago” izango dituztela poltsa horiek eskuratzeko.
Izen-ematea zabalik
Poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten establezimenduek modu telematikoan eman beharko dute izena, maiatzaren 24ko 14:00ak baino lehen. Horretarako, merkatariek ziurtagiri digitala izan beharko dute (IZENPE txartela edo BakQ identifikazio-baliabidea). Mankomunitateak azaldu du errazena BakQ identifikazio-baliabidea lortzea dela, udalean edo Kz guneetan. Bestalde, eskaera horiek egiteko laguntza eskainiko du mankomunitateak eta merkatariek hitzordua eska dezakete horretarako. Edozein zalantza argitzeko edo hitzordua eskatzeko 943 857319 telefonora deitu beharko dute interesatuek.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide