Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Portale kulturguneak lau urte bete ditu, eta urteurrena ondo ospatzeko egitaraua izan da asteburuan zehar. Jatorduetan sagardotegi menu berezia izan da txotx egiteko aukerarekin. Larunbat arratsaldean trikitilarien saioa izan zen Urbieta anai-arreben eskutik. Gaueko 22:30erako frontoi zaharrera gerturatzeko dei sorpresa ere luzatuta zeukaten Portaleko kideek eta bertan suziriak jaurtiki zituzten. Egunari amaiera emateko, DJ HGS izan zen musika jartzen.