Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid-19ari buruzko azken datuak kaleratu ditu. Txosten horren arabera, Zestoan kasu bakarra atzeman du Osakidetzak asteburuan egindako PCR eta antigeno frogetan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 154,08 kasukoa da herrian.
Eskualdean 22 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako frogetan. Kasu gehienak Zarautzen zenbatu dituzte, hamahiru hain zuzen. Azkoitian hiru positibo detektatu dituzte, bina Azpeitian eta Orion, eta bakarra Zumaian. Errezilen, Beizaman, Getarian, Aizarnazabalen eta Aian ez dute kasurik atzeman.