Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Osasun Sailak Covid-19ari buruzko asteburuko datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera, positibo bakarra atzeman dute asteburuan Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 436,57 kasukoa da.
Eskualdean 24 kasu atzeman dituzte, aurreko asteburuan baino hiru gutxiago. Azpeitian eta Azkoitian detektatu dituzte positibo gehienak, seina herri bakoitzean. Zarautzen, berriz, lau kasu zenbatu dituzte, hiru Zumaian eta bana Errezilen, Getarian, Aizarnazabalen eta Aian.