Albisteak

Positibo bakarra zenbatu du Osasun Sailak asteburuan Zestoan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, kasu positibo bakarra zenbatu dute herrian asteburuan egindako PCR eta antigeno frogetan. Zestoa kokatuta dagoen osasun eremuko (Zestoa – Zumaia – Getaria) intzidentzia tasa metatuak 500etik beherakoa izaten jarraitzen du: 386,03koa da.

Urola Kostan 60 kasu zenbatu ditu Osakidetzak ostiraletik igandera bitartean egindako frogetan. Azpeitian atzeman dituzte kasu gehienak, 23. Bertako intzidentzia tasa 1.000tik behera kokatuta dago, 873,85an hain zuzen ere. Datuek hobera egiten jarraitzen badute, ostiralerako udal instalazioak zabaltzea aurreikusten dute.

Orion intzidentzia tasa metatu altuarekin jarraitzen dute: 1288,32ko intzidentzia tasa dute han eta sei positibo gehiago atzeman dituzte asteburuan. Zarautzen hemezortzi positibo atzeman ditu Osakidetzak ostiraletik igandera bitartean. Eremu laranjan jarraitzen duten han, 329,81ko intzidentzia tasarekin.

Azkoitian, berriz, bederatzi kasu zenbatu dituzte eta bi Zumaian. Bi herri horietan ere eremu laranjan jarraitzen dute. Getarian kasu bakarra atzeman dute eta Errezilen, Beizaman, Aizarnazabalen eta Aian bat ere ez.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide