Albisteak

Positibo bakarra zenbatu du Osasun Sailak asteburuan Zestoan

Osasun Sailak kaleratu berri duen txostenaren arabera, kasu bakarra zenbatu dute asteburuan Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 487,93 kasukoa da herrian.

Eskualdean 14 kasu zenbatu ditu Osakidetzak ostiraletaik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. Zarautzen atzeman dituzte kasu gehienak, sei. Azpeitian hiru kasu zenbatu dituzte eta eremu gorritik laranjara pasa dira. Orion ere intzidentzia tasa 500etik jaitsi da eta eremu laranjan kokatu dira. Gainontzeko herriei dagokienez, Azkoitian eta Errezilen positibo bana zenbatu dute eta Aian, Aizarnazabalen, Beizaman eta Getarian ez dute kasurik atzeman.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide