Albisteak

Positibo berririk ez dute atzeman asteburuan Zestoan

Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera Osasun Sailak ez du kasu bat bera ere atzeman ostiraletik astelehenera bitartean Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 359,53 kasukoa da herrian.

Eskualdean 37 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. Kasu gehienak Zarautzen zenbatu dituzte,12, hain zuzen. Azkoitian eta Azpeitian hamahiruna zenbatu dituzte, bederatzi Zumaian, eta bana Aian eta Errezilen.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide