Albisteak

Positibo kopuruak gora egin du beste behin

Zestoan hiru kasu atzeman dituzte azken orduetan eta gainontzeko herrietan ere positiboek gora egi dute beste behin. Eskualdeko ia herri guztiek 400dik gorako intzidentzia tasa metatua dute.

Osasun Sailak gaur eguerdian kaleratutako txostenaren arabera, hiru positibo gehiago atzeman zituzten atzo egindako antigeno eta PCR frogetan Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 616,33koa da, atzoko berbera eta oinarrizko birsorkuntza tasa 2,67tik 1,85era jeitsi da.

Eskualdean 73 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan, gehienak Zarautzen, 23 hain zuzen. Zumaian, hamabost positibo zenbatu dituzte, hamabi Azpeitian, zazpi Orion, sei Azkoitian, lau Getarian, bi Aizarnazabalen eta bakarra Aian. Azkoiti, Azpeiti, Orio, Getaria, Zumaia, Zarautz eta Aiako intzidentzia tasek 400dik gorakoak izaten jarraitzen dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide