Albisteak

Positiboen kopuruak gora egin du Zestoan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, lau kasu positibo zenbatu ziren atzo Zestoan. Guztira, hamahiru kasu daude herrian. Azken hamalau eguneko intzidentzia metatuen tasak ere gora egin du, 231,12 kasukoa zen atzo eta 333,85 kasukoa da gaur. Datozen egunetako datuak erabakigarriak izango dira. Mikel Arregi Ertxin alkateak esan du, herriko kasu metatuen tasa 500era iristen bada, neurriak ezarri edo ez erabakitzerako orduan inguruko osasun eremuan dagoen egoera ere kontuan hartzen dela: “Gure osasun eremuan dagoen egoera ikusita, datozen egunetan Zestoako intzidentzia tasa 500era iristen bada, litekeena da 5.000 biztanletik gora bizi diren herrietan ezartzen diren neurri berberak ezartzea.”

Eskualdean 24 kasu atzeman zituen atzo Osakidetzak. Orio, Zumaia eta Aizarnazabalek eremu gorrian jarraitzen dute. Positibo kopuruek gora egin dute beste behin Orion eta Zumaian, bost eta hiru kasu berri atzeman dituzte hurrenez hurren bi herri horietan. Aizarnazabalen, berriz, egoera hobetzen ari dela dirudi: azken bi egunetan ez dute kasu positiborik zenbatu. Azpeitian, eremu laranjan daude eta kasu metatuen tasa 500eko langara gerturatzen ari da. Atzo lau positibo gehiago zenbatu zituzten han. Azkoitian ere eremu laranjan daude, 367,19ko intzidentzia tasarekin eta Zarautzen, aldiz, eremu horian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide