Albisteak

Positiborik ez dute atzeman aste honetan Zestoan

Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera Osasun Sailak ez du kasurik atzeman astelehenetik ostegunera bitartean Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 179,76 kasukoa da.

Eskualdean 38 kasu zenbatu dituzte aste honetan egindako PCR eta antigeno frogetan: hamaika Zarautzen, hamar Azpeitian. bederatzi Azkoitian, lau Orion eta hiru Zumaian.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide