[POSTONTZIA] Arroa Beheko preso, iheslari eta deportatuen aldeko lehen pilota jardunaldian egin da

Sarek Preso, iheslari eta deportatuen aldeko pilota txapelketa antolatu du Arroabean. Jarraian taldeak bidalitako kronika:

Gorostola-Lizeaga eta Fleitas-Ibarguren bikoteak nagusi lehen jardunaldian
Partida politak ikusi ditugu Arroa Beheko preso, iheslari eta deportatuen aldeko lehen jardunaldian. 16na tanto egin dituzte bikote galtzaileek txapelketan egongo den parekotasunaren erakusle.
Gorostola-Lizeaga 22-16 Izagirre-Tumas
Agirre-Lorenzo 16-22 Fleitas-Ibarguren
Tantoen banaketa:
Gorostola: egindako tantoak 7, galdutakoak 4
Lizeaga: egindako tantoak 3, galdutakoak 4
Izagirre: egindako tantoak 4, galdutakoak 7
Tumas: egindako tantoak 4, galudtakoak 5 galduak

Gorostola: Kostatu egin zaio partiduan sartzea, baina behin martxa hartu duenean 7 tanto egiteko gai izan da. Ongi irakurri du partida, zabalera zihoazen pilotak zaindu ditu, eta txokoan eta txapa gainean tanto politak egin ditu.
Lizeaga: 4 pilota galdu ditu eta ez du nahi bezala gozatu. Tumasi ongi eutsi dio, nahiz eta pilotak paretara hurbiltzea kostatu zaion.
Izagirre: indartsu hasi du partida, lehen tantoa sake-erantzunean egin du eta erritmoa ematen saiatu da. Asko arriskatu du pilotari azpeitiarrak eta tanto onak egiteko gai izan den arren, zortea ez du aldeko izan.
Tumas: pilotari segurua da irundarra. Kolpe handirik eman gabe segurtasunez jasotzen ditu pilotak, baita paretara baztertu ere. Bere aurrelariarekin gaizki ulertuak tarteko pare bat tanto barkatu ditu, baina partidu polita egin du, oro har.

Fleitas: egindako tantoak 9, galdutakoak 6
Ibarguren: egindako tantoak 2, galdutakoak 4
Lorenzo: egindako tantoak 1, galdutakoak 7
Agirre: egindako tantoak 6, galdutakoak 4

Fleitas: Bera izan da hasiera-hasieratik partidaren erritmoa markatu duena. Sakeak 7ko marratik hurbil jarri ditu eta pilota nahi bezala mugitu du aurrelari gazteak. Txispa handia dauka eskuin eskuan eta aurrean zein atzean tantoak erraztasunez egiteko gai izan da.
Ibarguren: San Pedrotako txapelketa jokatzetik dator atzelari zumaiarra. Pilotari neurria hartu dio eta Fleitasen bizkarra ongi zaindu du. Akats gutxi egin ditu eta pilotakada ederren bat ere utzi du.
Lorenzo: Atzelari lanetan hasi den arren, aurrean bukatu du getariarrak. Sufritzen dakien pilotaria da eta gaurkoan bere eguna izan ez duen arren, seguru gaude eskuek laguntzen badiote, neurria hartuko diola txapelketa aurrera joatearekin batera.
Agirre: Pilotari odola dauka arroarrak. Aurrelari lanetan hasi da eta saiatu da Fleitasen erritmoa hausten. Ez du lortu, ordea, nahi bezala aritzea. Ondoren, atzean jarri denean, ederki itxi ditu zuloak, baita pilotakada ederrak eman ere. Behetik gora joan da, baina hasieran jarritako aldea handiegia izan da partidari buelta emateko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide