Kartoizko eskulanen erakusketa ostegun eta ostiralean egongo da ikusgai
Danbolin— 2024-06-25Kartoizko eskulanen erakusketa larunbatean ere izango zela iragarri bagenuen ere, aldaketak izan dira eta ostegun eta ostiralean bakarrik izango da aukera erakusketa ikusteko, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Alonderon. Bertan 3Zk antolatzen duen eta Lurdes Unanuek gidatzen duen taldeak urte guztian zehar egindako lanak ikusteko aukera izango da.