Albisteak
“Nola kontatu istorio txikiak” tailerrerako plaza batzuk geratzen dira
— 2024-06-25Antzerki astearen baitan Eromenek antolatu duten “Nola kontatu istorio txikiak” tailerrerako oraindik plaza batzuk geratzen dira. Doako ikastaroa da, 14 urtetik gorakoentzat. Izena eromenprodukzioak@gmail.com helbidera edota 658 739 032 telefono zenbakira idatzita eman daiteke. La Baldufa teatre companyia de comedians taldeak egingo ditu gidaditza lanak. Caravan Parken izango da ekainaren 29an, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide