[POSTONTZIA] Kabalgata taldea jende bila dabil
Danbolin— 2023-11-14Kabalgata taldetik bidali diguten oharra:
Gure lantaldera gehitzea nahi duen jende bila gabiltza. Jendea behar dugu egunean bertan, zehazki kabalgatak irauten duen bitartean, koordinazio lanetan aritzeko, (urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 17.00tatik 19.30tara bitarte).
Desfileak 80 lagun inguru mugitzen ditu eta horrek suposatzen duen antolaketan 4-5 lagun besterik ez gaude. Kopuru horrekin ezingo da kabalgata egin.
Akaso egokiena LH 3-4 mailatik gora dauden umeen gurasoak etortzea litzateke. Alegia, umeek beren kaxara kabalgataz gozatzeko aukera duten horien gurasoak. Izan ere, haur txikiagoak dituzten gurasoek, umeak zaintzeaz gain, umeekin gozatu nahi dute, zilegi denez.
Laguntzera animatuz gero idatzi 679885173 zenbakira.
Egin zaitez bazkide
