[POSTONTZIA] Zestoako Elizondo etxearen okupazioa dela eta izandako sententziaren ondoren Donostiako gotzaindegiaren ohar argigarria
— 2024-02-02Donostiako gotzaindegitik jasotako oharra:
Azken egunotan komunikabideetan atera diren hainbat informazioen aurrean, Donostiako gotzaindegiak honakoa argitu nahi du:
1-Gotzaindegiak ez du epaitegietan demandatuei isunik jartzeko eskatu. Eskatu den gauza bakarra, gazteak Elizondo etxetik ateratzea da. 70.000 eurotako isuna izateko arriskuari buruz, informazio hori erabat okerra da. Epaileak, ohikoa den eran, prozesu-kostuak soilik ordaintzea eskatu die demandatuei (art.394.1 LEC)
2-Apostasiei dagokionez, gotzaindegira ekarri zituzten eskabideek ez zituzten prozesu honi hasiera emateko dagozkion baldintzak betetzen. Prozesuari hasiera emateko, bataio-agiria aurkeztea nahitaezkoa da. Baldintzak betetzen direnean tramiteak gotzaindegiko Epai Bikaritzan ebazten dira.
Egin zaitez bazkide