Albisteak
Dagoeneko eros daitezke 23. Korrikako kilometroak
— 2024-02-02Urtarrilean zehar abiatu du AEK-k kilometroak erosteko kanpaina; orain arte, aurreko edizioan kilometroa erosi zuten eragileek izan dute erosteko aukera, eta gaurtik aurrera eragile berriek ere izango dute.
425 euroren truke eskuratu ahal izango dute kilometroa eragileek eta 225 euroren truke, berriz, kilometro erdia.
Kilometroa erosteko, Urolako Korrika arduradunarekin jarri beharko da kontaktuak, ane-arrizabalaga@aek.eus helbidera idatzita edo 607612697 telefonora deituta.
23. Korrika
Martxoaren 14an abiatuko da 23. Korrika Irundik eta, Euskal Herran barrena ibili ondoren, martxoaren 24an bukatuko da Baionan. Hilaren 20an pasako da Zestoatik; goizaldeko 3:40an etorriko da Aizarnazabal aldetik.
Zestoako Korrika batzordea urtarrilaren 29an bildu zen aurrenekoz eta otsailaren 12an, astelehena, izango da bigarren bilera.
Egin zaitez bazkide