Postre goxoak
— 2020-06-03Kaixo lagunok!
Zer moduz zarete? Gaurkoan bi postre goxo eta errazekin gatoz: platanoak txokolatearekin eta etxean egindako izozkia.
Platanoa txokolatearekin
Osagaiak: Txokolatea, kakahueteak eta platanoa.
Jarraitu beharreko pausuak:
1. Platanoa zuritu eta zatitu
2. Txokolatea zatitu
3. Txokolatea mikrohuinean sartu
4. Platano zatiak txokolatetan busti
5. Kakahueteak zuritu
6. Kakahueteak birrindu
7. Kakahueteak txokolatetan bustitako platano zatiei bota
Marrubizko izozkia
Osagaiak: Marrubiak, jogurtak eta azukrea.
Jarraitu beharreko pausuak:
1. Marrubiak zatitu
2. Ontzi batean jogurta, marrubiak eta azukre pixka bat bota
3. Dena irabiagailuarekin nahastu eta izozgailura sartu
ON EGIN!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide