Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean Iraetako futbol zelaian Preferente mailakoek partidua jokatu dute Soraluzeren aurka. Berdinketaz bukatu da gaurko partida (0-0) baina ez dira denboraldi zoragarria egiten ari. Datorren asteko partidua irabazi beharrean daude mailari eutsi nahi badiote. Horregatik, klubak, entrenatzaileek eta jokalariek, dei berezi bat egiten die herritarrei, datorren larunbatean arratsaldeko 16:00etan Ordiziaren aurka jokatuko duten partiduan, jokalariak animatzera gertura daitezen Iraetara. Hamabigarren jokalariaren beharrean omen daude.