Albisteak
Prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Sansineneako biribilgunean
— 2018-05-30LAB sindikatuak deituta, prekarizazioaren eta estatalizazioaren aurkako elkarretaratze eta lanuzteak egin dira Euskal Herriko udalerri askotan. Zestoan, Sansinenea industrialdeko sarrerako biribilgunean elkartu dira langileak “Estatalizazioa=Prekarietatea, hemen lan egin, hemen erabaki” lemapean. LABek azaldu duenez, hitzarmenen estatalizazioak dakarren lan baldintzen prekarizazioa salatu eta hemen lan eginda lan-baldintzak hemen erabaki behar direla aldarrikatzea izan da gaurko mobilizazioen helburua.
Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusiak adierazi du Euskal Herrian asko direla aldaketa soziala nahi dutenak eta eredu ekonomiko eta sozial bidegabeari ezetz esaten diotenak. “Eta are eta garrantzitsuagoa, asko gara aldaketa borrokatzen ari garenak: emakumeak, pentsionistak eta lantokietako borrokak ere ugaritzen ari dira”, azaldu du Aranburuk.
Egin zaitez bazkide