Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.


Argazkia: Baiko Pilota
Zestoan esku pilotako profesionalen arteko partidak jokatuko dira abuztuaren 12an, Masters Caixabank udako binakako txapelketaren baitan. Bi partida izango dira ikusgai udal kiroldegian, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Egiguren V.a Gabirondorekin batera ariko da jaialdia irekiko duen partidan, Alberdi II.a eta Ugartemendiaren aurka.
Bigarren partida Masters Caixabank A Serieko lehia izango da, zehazki txapelketaren laugarren jardunaldikoa. Partida nagusian, Artola-Martija eta Larrazabal-Rezusta ariko dira nor baino nor gehiago lehian.
Sarrerak, salgai
Abuztuaren 12ko hitzordurako sarrerak dagoeneko salgai daude. Sarrerak 20 eurotan erosi daitezke turismo bulegoan, eta partida egunean bertan, leihatilan, 30 eurotan salduko dituzte. Sarrerak online ere eskuragarri daude, lotura honetan.