Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Astelehenean aurkeztuko da Profesionalen Binakako Pilota Txapelketa eta lehen jardunaldia datorren ostiralean (abenduak 2) izango da. Lehen jardunaldi hori Zestoan jokatuko da, Zestoako Pilota Taldeak jakinarazi duenez.
Txapelketa astelehenean aurkezten denez, oraindik ezin da jakin zein pilotari etorriko diren Zestoara. Hala ere, Binakako Txapelketa nagusia izanik maila handiko pilotariak espero dira.
Horrela, Zestoako Pilota Taldeak antolatuko du jaialdia. Pilota Taldeak jaialdia antolatu ahal izateko Udalarekin akordioa lortu du.
Sarrerak 25 euroan izango dira eta 638 039 124 telefonora deituta eskuratu daitezke.
IRUZKINDU