‘Psikologia kirolean’ hitzaldia

Patxi Vila txirrindulari ohi eta Bora taldeko zuzendariaren eta Amaia Ramirez psikologo eta Bera-Bera eskubaloi taldeko presidente izandakoaren bisita izango dugu ostegun honetan Zestoan, Portale Kultur Elkartean.

Hilabete exkax da Portale Kultur Elkartean lehen ekintza antolatu zela, jai giroan eta musikaz gozatuta. Eta orduan adierazi bezala, ez daukagu geratzeko asmorik. Oraingoan ‘Psikologia kirolean’ hitzaldia antolatu dugu martxoaren 23 ostegunerako, arratsaldeko 19:00etan hasita. Hitzaldia Arritxu Iribar kirol kazetariak moderatuko du.

Ekitaldi irekia da eta herritar oro gonbidatzen dugu Portalera gerturatzera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide