Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Txakurren komunikazioa ulertzeko ikastaroa antolatu du Kimubat Gardenek irailaren 22rako. Tailer teoriko praktikoa izango da, eta bertan, txakurren komunikazioari buruzko oinarrizko azalpenak emango dira.
Tailerraren lehen zatia teorikoa izango da, eta bigarrena praktikoa. “Txakurra estresatuta dagoen, beldur den edo beste txakurrekin eta pertsonekin harremanetan jartzean gustura dagoen identifikatzen ikasiko dute partaideek, horrela, txakurrak une bakoitzean behar duena ematen jakingo dute” azaldu dute antolatzaileek.
Saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da garden@kimubat.eus helbidera mezu bat bidalita edo 943 15 99 85 telefono zenbakira deituta. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du.