Albisteak

[PUBLIZITATEA] Ugarte Burdindegiak 70. urteurrenaren baitako bigarren zozketa egin du

Ugarte Burdindegia 70. urteurrena ospatzeko urtaro bakoitzeko bi zozketa egiten ari da. Goiko saltokian 10 eurotik gorako erosketa eginda, 500 euroko balioa duen otar baten zozketan parte hartuko dute bezeroek. Era berean, enpresa eta profesionalak ere saritu nahi dituzte, eta 300 euroko erosketa egiteagatik, 500 euroko bonuaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute horiek. Aurreneko zozketa martxoaren 20an izan zen, eta bigarrena egin dute orain, ekainaren 21ean.

Goiko dendako bezeroen artean zozketa eginda, Juan Mari Zufiria Larralek eskuratu du otarra eta enpresa eta profesionalen arteko zozketan, berriz, Glual Hidraulica S.L. izan da bezero saritua. Zorionak!!

Beste bi zozketa daude oraindik egiteko. Udazkenekoa irailaren 25ean izango da. Jarraitu parte hartzen!!

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide