Albisteak

Raku ikastaroa egingo dute aurten ere Endoian

Itziarko Auzo Udalak antolatuta, Raku (zeramika japoniarra) tailerra eskainiko du Txiki Agirre Keixeta margolari eta zeramikagileak arroarrak Endoian. Tailerra hiru saiotan banatuko da. Lehenengo saioa ekainaren 27an egingo dute, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Bertan, egosketarako piezak egingo dituzte. Bigarren saioa, berriz,  uztailaren 4an izango da, 17:00etatik 20:00etara, eta orduan piezak egosi eta esmaltatzeari ekingo diote. Tailerraren azken eguna uztailaren 13an egingo dute eta egun guztian zehar Rakuak labean egosiko dituzte.

Lehenengo bi saioetan 8 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte eta 14 urtera artekoek helduren baten laguntza beharko dute. Azken saioa, aldiz, 14 urtetik gorakoentzat izango da. Ikastaroko plazak mugatuak dira eta parte hartzeko izena eman beharko da 645 7146 33 (Arantza) telefonora deituta. Matrikula 10€ ordaindu beharko da  eta 14 urtetik beherakoentzat matrikula doakoa izango da.

Argazkia: El Diario Vasco




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide