Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Rodeo talde zestoarrak gaur argitaratu du “X” izeneko bere disko berria, eta dagoeneko entzungai dago plataforma digitaletan. Nahiz eta formatu fisikoa oraindik esku artean ez izan, lehen zuzenekoetarako prest izango dutela jakinarazi dute. Halaber, diskoa aurrez eskatu dutenei ahalik eta azkarren bidaliko dietela adierazi dute.
Lan hau 2024ko abenduan grabatu eta masterizatu zuen Eñaut Gaztañagak, Zestoako Gaztain Estudioan. Diskoa Bonberenea Ekintzak eta Patana Records zigilupean kaleratu dute.
Bestalde, disko berriko “Zauriak” abestiaren bideoklipa Zestoako Hotel Arocenan grabatu dute, eta grabaketa egunean ateratako argazkiak Ander Sorazu zestoarrak eginak dira.
Lehen kontzertua martxoaren 21ean, ostirala, izango da Tolosako Bonberenea aretoan, Wet Cactus taldearekin batera. Era berean, maiatzaren 17an herrian joko dutela ere iragarri zuten.
Hona hemen “X” biraren egutegia:
Martxoak 21 – TOLOSA, Bonberenea (+ Wet Cactus)
Martxoak 22 – HONDARRIBIA, Psylocibenea (+ Wet Cactus)
Apirilak 4 – LEITZA, Atekabeltz Gaztetxea (+ Ezpalak)
Apirilak 11 – AZPEITIA, Sanagustin (+ Ezpalak)
Apirilak 26 – ZUMAIA, Festak
Maiatzak 10 – SARA, Urrats gaua
Maiatzak 16 – GASTEIZ, Jimmy Jazz (+ Ezpalak)
Maiatzak 17 – ZESTOA, TBA
Maiatzak 30 – TBA
Birako kontzertuetako sarrerak eskuratzeko edo merchandisinga erosteko, egin klik hemen.