Albisteak

Rodeok kontzertua eskainiko du maiatzaren 15ean Gaztetxean

Sarrerak salgai daude Portale tabernan. Lortutako dirua Errakiren erresistentzia kutxara bideratuko dute.

Rodeo laukoteak kontzertua eskainiko maiatzaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan, Gaztetxean. Gazte Asanbladak eta Errakik elkarlanean antolatu dute kontzertua. Lortutako etekin ekonomioa Errakiren erresistentzia kutxara bideratuko dutela azaldu dute antolatzaileek. Sarrerak jada salgai daude, bost euroan, Portale tabernan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide