Albisteak
[ARGAZKIAK] Sagardoa, hanburgesak eta erromeria atzo Sankristobaletan
— 2024-07-13Atzo, uztailaren 12an, Sagardo dastaketarekin eman zioten hasiera eguneko egitarauari Narrondon. Inguruko sagardoak dastatzeaz gain, pintxoak ere ba zeuden. Gure Ametsa elkartean, hanburgesak afaltzeko aukera egon zen eta eguna Izer eta Alabierren erromeriarekin, dantzan, amaitu zuten auzotarrek eta bisitariek.
Festak asteburuan zehar jarraituko du:
13 Larunbata
· Mus eta eskoba txapelketak.
· · · Izen ematea 15:00 eta hasiera 15:30.
· · · Bikoteko 25 euro ordaindu beharko da musean eta 12 euro eskoban.
· 20:30 Sardina jana.
· · · Sardinak doan eta saiheskia eta edariak ordainduta.
· 22:30 Fan & Go erromeria.
14 Igandea
· II. Artisau azoka eta taloak. Egun guztian zehar Jagoba eta Maddalen trikitilariak.
· 12:30 Herri Kirol jaialdia.
· · · Aizkoran Julen Gabilondo eta Suharri Paolla, Ugaitz Mugerza eta Arantza Mugerzaren aurka.
· · · Egin beharreko lanak: aizkoran 8 enbor etzanda eta 2 enbor zutik, trontzan 8 enbor eta korrika 20 itzuli.
· · · Harri jasotzen Karmele Gisasola, Aritz Norde eta Urdax.
· 14:00 bertso bazkari herrikoia Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin.
· Jarraian Jagoba eta Maddaren trikitilariak.
Egin zaitez bazkide