Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aizarnako herri elkarteak antolatuta, saguzar gauak egin dituzte asteburuan Aizarnan. Lide Jimenez biologoaren eskutik, saguzarren inguruan ikasteko aukera izan zuten auzoko haur eta helduek. Larunbat eta igande iluntzean elkartu ziren auzoko plazan, eta handik Elkotara igo ziren detektoreekin. Antolatzaileen arabera saio “oso interesgarriak” eskaini zituen Jimenezek.