Albisteak

Saguzarrentzako babeslekua jarri du Naturtzaindiak yoga etxe ondoan

Saguzarren ugalketarako babeslekua jarri du Naturtzaindia elkarteak Sanatana Dharma yoga eskola ondoan. Hainbat saguzar espeziek yoga etxea erabili dute azken urtetan ugaltzeko. Naturtzaindiako teknikariek egindako jarraipenetan 150 ferra-saguzar handi, 80 Geoffroy saguzar eta 50 Schreiber saguzar zenbatu dituzte. Hiru espezie horiek Espezieen Euskadiko Zerrendan babestuta daude, kalteberen kategorian, eta horiek ugaltzeko jarri dute babeslekua.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide