Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Jagoba Astiazaran musikari zestoarrak SGAE Euskadiren lehenengo konposizio saria irabazi du. Txistuarekin sortutako Zotz obra saritu du epaimahaiak. Astiazarenek 3.000 euro jasoko ditu, eta diru horrekin obra berri bat sortu beharko du. Lan hori 2024ko lehen hiruhilekoan estreinatuko da, Kuraia Musika Garaikidearen XXX. Topaketen barruan.
Musikaria oso pozik agertu da. “Oso gustura nago sariarekin. Epaimahaiak ez zekien lan bakoitza norena zen, eta anonimotasunean irabazte horrek ilusio berezia egin dit”.