Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Wadna elkarteko kideak Saharako banderak saltzen egongo dira bihar goizean kiroldegiko aterpean, 11:00etatik 13:00era bitartean. Saharar herriari babesa emateko kanpaina jarri dute martxan eta kanpaina horren baitan, etxeetako leiho eta balkoietan banderak jartzera animatu nahi dituzte herritarrak.