Albisteak

Saharako kanpamenduetara bidean dira Wadna elkarteko lagunak

Wadna elkarteko kideak Tifundeko errefuxiatuen kanpalekura bidean dira saharar herriari laguntza emateko. Autoak, autobusak eta kamioiak materialez goraino bete dituzte.

Gaur goizean irten dira Zestoatik eta Gasteizen beste lagun batzuekin bildu ondoren, Jaenera abiatu dira. Han pasako dute gau gaur, eta bihar Almeriara iritsiko dira. Bertan, Aljeriara joateko ferrya hartuko dute eta handik, Saharara iritsiko dira, errepidez. Bueltako bidaia, abenduaren 12an egitea aurreikusten dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide