Sahararen aldeko janari bilketa egingo du Wadna elkarteak
Danbolin— 2022-01-25Zestoako Wadna elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du datorren astean. Auzoetako eta herriguneko eskoletan eta dendetan aste guztian zehar egingo dute bilketa. Nahi duenak, beraz, astelehenetik larunbatera bitartean izango du elikagaiak bertara eramateko aukera. Bestalde, otsailaren 5ean, larunbata, udaletxe azpian egingo dute jasoketa goizeko 10:00etatik 14:00era bitartean.
Jasotako elikagaiak Sahararen aldeko “Elikatu itxaropena” karabanarekin batera bidaliko dituzte otsailean. Aljeriako Tifundeko kanpamenduetan bizi diren Saharar errefuxiatuei laguntzeko egitasmoa da Euskal Karabana eta Zestoako WADNA eta Zumaiako Daralhi elkarteek proiektuarekin bat egin dute beste urte batez. Egitasmoaren helburua, Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da Saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko.