Albisteak

Saio presentzialekin hasi dira musika eskolan

Saio presentzialekin hasi ziren atzo musika eskolako ikasleak. Alarma egoera ezarri zenetik, saioak online eskaini ditu musika eskolak. Ikasturtea musika eskolan amaitzeko aukera dute ikasleek eta berria “gustura” jaso dute. Segurtasun neurriak bete beharko dituzte: segurtasun distantzia, garbitasuna…. Aste hauek proba modura erabiliko dituztela azaldu dute musika eskolako arduradunek.  Orain, irailetik aurrera nola antolatuko diren lantzen ari dira.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide