Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Abuztuaren 30ean ospatuko da aurtengo Gazte Eguna, festak hasteko astebete faltako denean. Urtero bezala “Antton Ao Povo” plataformak herri bazkaria antolatu du plazan. Bertan parte hartzeko txartelak salgai daude jada eta Portale eta Koiote tabernetan eskuratu daitezke. Bazkarirako txartelak 25 euroko balioa izango dute, txerri saiheskidun menua edo aukera beganoa. Ikasle eta langabetuek, txartelak 15 eurotan erosteko aukera izango dute.