SALTXITXA MODUKOAK

Asmatu dugu berriro bada mokadu berria Gurutze tabernan eta, gure ustez, hau ere ona. Oraingoan, ordea, haragiz egina.
Argazkian ikusten dituzuenak, tabernan bertan egindako saltxitxa modukoak dira. Hauek egiteko, Marijak txerri-masaileko haragia xehatu du eta haragiari hainbat espezia bota dio.
Norbaitek gustatuko zaion duda izanik tentuz jokatu nahi badu, pintxo batekin has daiteke.
Sorkunde




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide