San Blas opilak egiten ikasten
— 2024-02-06Otsaileko lehen astea bete-betea izan ohi da Euskal Herrian, Kandelario, San Blas, Santa Ageda… Denak ospatu nahi, baina euskaltegian euskara, kultura eta gastronomia elkartzeko joera dugunez, ikasleak San Blas opilak egiten jarri genituen.
Goizean, “Goiztiarrak” taldekoek masa egin eta bideoz grabatu zuten, orea lotan utzi aurretik. Arratsaldean, berriz, gainerako ikasleek adi-adi entzun zituzten Goiztiarren azalpenak, eta baita paperean ondo apuntatu ere. Azalpenen ondoren, bakoitzak opilari nahi zuen forma eman eta laberako moduan zituzten berehala. Labetik atera, apaindu, eta hoztu bitartean tertuliarako aitzakia izan zuten.
Gustura joan ziren batzuk sabela beteta, eta beste batzuk etxerako gordeta.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide