Albisteak

San Isidro kalea itxi egingo da larunbatean Txikitasunean Haundi eguna dela eta

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, datorren larunbatean, 2025eko urriaren 11n, Txikitasunean Haundi eguneko ospakizunak direla eta, San Isidro kalea ibilgailuentzat itxita egongo da. Itxiera eguerdiko 11:30ean egingo da, eta kalea berriz irekitzeko aurreikusitako ordua gaueko 23:00ak izango da.

Auzoa jai giroan murgilduta egongo denez, eta herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin, hartu da neurri hau. Udalak herritarren eta gidarien ulermena eskertu du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide