Albisteak

San Juan eta Gisasola egoitzak desinfektatu dituzte suhiltzaileek

Gipuzkoako suhiltzaileak probintziako egoitzak desinfektatzen dabiltza egunotan. Gaur goizean San Juan egoitzan izan dira eta orain Gisasolako lanei ekin diete. Bost edo sei laguneko taldeetan ari dira lanean, eta korridoreak, ateak, egoiliar guztiek erabiltzen dituzten gelak… desinfektatzen dituzte. Lan hori egiteko hipokloritoa oinarri duen soluzioa erabiltzen dute. Amaitzeko, enpresa espezializatu batek logelak desinfektatzen ditu.

Foru Aldundiak jakinarazi du suhiltzaileek foru zerbitzuak larunbaten amaituko duela egoitzak desinfektatzeko egiten ari diren lehen itzulia.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide