San Juantxoko gastu eta diru sarrerak.

Ezer baino lehen argitu beharra daukat, ermita honen inguruko idatzietan, Alejandrino Iruretaren margoak San Juan de Dios irudikatzen duela idatzi dudala. Gaizki nengoen, San Juan Bautista  irudikatzen du. Nire akatsa izan da, ikonografiari hobeto begiratu ondoren, zuzendu ditut akatsak. Barkatu……

Jarraian esan behar, San Juantxo ermita txukuntzen jardun den taldeak argitaratu dituela gastu eta diru sarrerak. Egin diren gastuak hauek izan dira, 3.639,96 Euro eta esku lana auzolanean.

Gastu hauei aurre egiteko bailarako jendearen diru- ekarpena handiagoa izan da 3.820 euro jaso dituzte, beraz 180e euro gelditzen dira ermitarako.

Jon Egiguren

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide