Albisteak

San Lorente Eguna ospatuko da datorren igandea abuztuaren 10ean

Datorren abuztuaren 10ean San Lorente Eguna ospatuko da adin guztietarako pentsatutako  egitarauarekin. Eguna 11:00etan hasiko da mezarekin. Ondoren, txikienek haur jolasez gozatu ahal izango dute, eta bertaratzen diren guztiek hamaiketakorekin indarberritzeko aukera izango dute. Jai giroak bertso saioarekin jarraituko du. Arratsaldean, kantarien emanaldiak  musika, tradizioz eta umore onez beteriko egunari amaiera emango dio.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide