Albisteak

San Lorenteko auzotar eta bisitariek goiz ederra pasa dute gaurkoan

Gaur, San Lorenten, San Lorentzo eguna ospatu dute. Eguna mezarekin hasi da, eta ondoren hamaiketakoaz gozatu ahal izan dute bertatatu direnak.

Txikienak goizeko protagonistak izan dira, eta herri kirol jolasetan aritu dira senide eta lagunen begiradapean, itzalean babestu baitira txikiak animatzeko. “Akuluk” ere omenaldiarekin bat egin nahi izan du, bertso bat eskainiz.

Egunak aurrera jarraitzen du gaur arratsaldean, eta 18:00etan Garazi Barrenaren kontzertua izango bait da, auzoan urteko topaketa den egun polit honi amaiera emanez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide